Oihane Perezek irabazi du Morgako Traila
Bizkaia Kopa Trailaren hirugarren proba lehiatu zuten domekan Morgan. Kategoria guztiak kontuan hartuta, 583 pertsonak burutu zuten proba, eta 20 kilometroko traila Oihane Perezek irabazi zuen. Gernikarrak ordubete, 56 minutu eta 57 segundotan amaitu z...
Trail Team Bizkaiako Lorena Guinaldo sailkatu zen bigarren, Perezengandik 3 minutu eta 16 segundora. Egurre K3 taldeko Ainhoa Garnika helmugaratu zen hirugarren, 2 ordu, 2 minutu eta 54 segundoko denboragaz.
Hamasei parte hartzaile izan zituen emakumeen 20 kilometroko trailak, eta Irantzu Onaindia gernikarrak seigarren postua lortu zuen 2 ordu, 14 minutu eta 39 segundogaz.
Gizonezkoetan trail luzeko garailea Mikel Monasterio Asteiza bermeotarra izan zen. Sondika kirol taldekoak ordubete, 34 minutu eta 5 segundotan bukatu zuen proba. 2 minutu eta 12 segundora amaitu zuen Iñigo Ariasek, eta berarengandik 34 segundotara egin zuen hirugarrenak. Diego Pascual Alcalde izan zen podiumeko hirugarren postua eskuratu zuena.
114 korrikalarik osatu zuten trail luzea, eta besteren artean, Busturialdeko Beñat Bonilla Andikoetxea hamaseigarren postuan helmugaratu zen; ordubete, 46 minutu eta 54 segundotan egin zuen.
Hamar kilometroko trailean, Ekaitz Kortazar Zenikaonaindia izan zen lehena; 42 minutu eta 49 segundotan bukatu zuen proba. Roberto Garai Mier izan zen bigarrena, eta Mikel Goitia Omaetxebarria gernikarra hirugarrena. Arrolape taldeko kideek ere parte hartu zuten domekan.
Bizikleta proba
Basati taldeko ordezkaritza egon zen mendi bizikleta proban. Javi Goitiak bigarren postuan amaitu zuen, Iñaki Carro Meabe irabazlearengandik zortzi segundora. Carrok ordubete, 7 minutu eta 10 segundo behar izan zituen lasterketa amaitzeko; Goitiak, berriz, ordubete, 7 minutu eta 18 segundo. Garri Bikes taldeko Unai Mateos sailkatu zen hirugarren postuan, Goitiarengandik 51 segundora.
Basatiko Egoitz Egiarte Madarieta podiumetik hurre sailkatu zen; ordubete, 9 minutu eta 8 segundoko denboragaz seigarren geratu zen.