V. B-Lañon sariketa lehiatuko dute gaur zortzi bertsolarik
Bosgarren urtez, B-Lañon Sariketa lehiatuko dute hainbat bertsolarik Gernika-Lumoko B-Lañon lokalean. Gaurko jarri dute ordua:?21:30ean hasiko da saioa.
Guztira, zortzi lagun ariko dira bertsotan: Josune Aramendi, Garazi Navarro, Unai Mendizabal, Beñat Bilbao, Eli Pagola, Unai Agirre Pako, Ibai Amillategi eta Maialen Akizu. Gai jartzaile lanetan, aldiz, Roke Alberdi ariko da.
Sariketara bertaratzea doakoa da, eta saioaren aurretik trikipoteoa egingo dutela aurreratu dute antolatzaileek. Horretarako, 19:00etan elkartuko dira Arranon.