Klik eguna egingo dute bihar Gernika-Lumon eta etzi, Kanalan
Aurreko asteburuetan bezala, oraingoan ere, Gure Esku Dagok jarduerak egingo ditu Busturialdean. Kanalan eta Gernika-Lumon Klik eguna antolatu dute.
Bihar batuko dira Gernikan, eta mosaikoa egingo dute 14:00etan, Merkurion. Hala ere, txosna, musika, photocalla eta grafiteroak egongo dira 12:30etik aurrera.
Egun bat beranduago bilduko dira Kanalan. 12:00etan jarri dute ordua Gizarte etxean. Bertan, informazio gunea jarriko dute, gizakate herrikoia egingo dute, eta giza katerako izena emateko zein autobuserako tiketak erosteko aukera egongo da.