Bermeoko Arrain Azokaren inaugurazioa aprobetxatu dute beraien aldarrikapenak kalera ateratzeko.
Alde batetik, portuan plastikoen lantegia egotearen aurkakoak izan dira Lameran; baita ELA, LAB, UGT eta CCOO sindikatuek antolatutako kontserbagileen hitzarmenaren aldeko protestak ere.
Horiez gain, Sollubeko tunela egiteko proiektua martxan jartzea aldarrikatzen duten herritarrak batu dira Bermeo Tuna World Capitaleko gunearen aurrean; presoen amnistiaren alde protestatzen zutenekin batera.