Oihane Perez gernikarra bigarren geratu da Europako mendietako trail-ean
Hainbat arrolapetarrek parte hartu zuten zapatuan, Europako mendietako trailean (Gran Trail Picos de Europa). Hain zuzen, hainbat kategoriatako 55km-ko, 35km-ko, 22km-ko eta 10 km-ko mendi lasterketak lehiatu zituzten Asturiasen.
Perezek lau ordu, 48 minutu eta 36 segundotan amaitu zuen proba. Enara Oronoz Mateo izan zen lehen emakumea; lau ordu, 11 minutu eta hiru segundoko marka lortu zuen. Cangas de Onis Atletismo taldeko Veronica Gutierrezek osatu zuen podiuma (04:51:51).
Jairo Huerdo asturiarra izan zen modalitate honetako lehena, hiru ordu, 23 minutu eta 42 segundoko denboragaz. Ander Garitagoitia irabazlearengandik minutu bat eta 58 segundora saru zen helmugan. Juanan Torres izan zen hirugarrena (03:25:55).
Arrolapetarrak. Perezegaz batera, Arrolape Mendi Klubetik beste bederatzi korrikalarik lehiatu zuten Europako mendietako trail-a. 35 kilometroko proban parte hartu zuten Gorka Cabellok, Oskar Moralesek, Xabier Zabala eta Kepa Regulezek.
22 kilometroko mendi lasterketa, berriz, Ibon Bilbaok, Iker Arrienek, Josu Orbañanosek, Aitzol Cortijok eta Ruben Medranok lehiatu zuten.