Finalerdiak lehiatuko dituzte domekan, Arratzuko frontoian
Arratzuko Eskupilota Txapelketaren finalerdiak jokatuko dituzte etzi, 11:00etatik aurrera, frontoian.Sei finalaurreko lehiatuko dituzte. Arkupe Pilota Taldeko benjamin, benjaminaurreko eta kimu kategorietako pilotariak finalerako txartelaren bila ariko...
Sei finalaurreko lehiatuko dituzte. Arkupe Pilota Taldeko benjamin, benjaminaurreko eta kimu kategorietako pilotariak finalerako txartelaren bila ariko dira zein baino zein gehiago. Hurrengo domekan (maiatzak 20) izango dira finalak.
Maila bakoitzean bi finalerdi lehiatuko dituzte. Benjaminaurrekoen kategorian, Perezek eta Mendranok Ontosoren eta Fundazuriren kontra jokatuko dute. Bigarren finalerdian Perea-Arruabarrena eta Idoiaga-Jaio bikoteak neurtuko dituzte indarrak.
Benjaminetan, Arejita-Gorroño eta Ormaetxea-Borrajo, eta Saenz-Ugalde eta Berrioategortua-Goikoetxea bikoteak lehiatuko dira.
Alebinen kategorian, berriz, Ugaldek eta Oar Artetak jokatuko dute finalerdia Iurrebasoren eta Madariagaren kontra. Maila horretako beste partidua Lafuente-Urzaa eta Lopez-Lejarzegi bikoteen artekoa izango da.