Erdi Aroko Azokak salmahai eta ikuskizun ugari ekarriko ditu
Hamaseigarren urtez hartuko du Erdi Aroko Azoka Gernika-Lumok. Gaur zabalduko dute, eta domeka bitartean, 50 saltokiz eta hainbat ikuskizunez gozatzeko aukera egongo da Merkatu plazan.Gaur 17:30etik aurrera bisitatu ahalko da azoka. 21:30ean itxiko du...
Gaur 17:30etik aurrera bisitatu ahalko da azoka. 21:30ean itxiko dute, baina zapatuan eta domekan goiz-arratsaldez ere egongo da salmahaietatik igarotzeko aukera: bihar, 11:00etatik 14:30era eta 17:00etatik 22:00etara eta etzi, 11:00etatik 14:30era bitartean eta 17:00etatik 21:00etara bitartean.
Bertaratutakoek Erdi Aroko errezetak ere dastatu ahalko dituzte. 50 salmahietan, gainera, produktu ugari edukiko dituzte salgai: larruzko artisau-lanak, zeramikazko eskulanak, burdin lanak, lore lehorrak, lurrinak…
Umeei zuzendutakoak izango dira emanaldi gehienak; dena den, adin guztietarako ekintzak egongo dira: magia lantegiak, jolasak, aztiak, pregoilariak, noriak…
Eta azoka bera gauerako itxiko badute ere, zenbait ikuskizun gauerdira arte luzatuko direla jakitera eman du Gernika-Lumoko Udalak.