Sollubeko gudariei omenaldia egingo zaie, domekan
Urtero legez, Sollube 1937 elkarteak antolatu du omenaldia. Ekimenaren helburua Solluben hil ziren gudariak eta faxismoaren aurka bizitza eman zuten erresistenteak gogoratzea eta omentzea izango da.
Horretarako, domekan, 9:00etan, Taraskatik irtenda mendi martxa hasiko dute Solluberaino, batailak eman ziren lekuetan geldituz horiek gogoratzeko. 11:00etatik hasita, II. Azoka Memorialista ospatuko dute Mañu auzoan, eta 13:00etan emango diote hasiera ekitaldi nagusiari, Mañun bertan.
Ekitaldian gudariak gogoratzeko hitzaldi bat emango dute: Faxismoan aurka borrokatutako gudariak oroitzeaz gain, gaur egun Europan “faxismo eta indar ultraeskuindarrekin” ikusten den egoera salatuko dute ekitaldian, “borroka ez dela bukatu” adieraziz.
Hitzaldiaren ostean, txistulariek eta dantzariek ekitalditxo bat eskainiko dute gudarien omenez.