Jose Maria Arizmendiarrietaren bizitza jasotzen duen filma, zinemetan
Kooperatiba mugimenduaren sustatzaile izan zen apaiz markinarrari buruzko filma egin du Gaizka Urresti zinemagileak. Euskal Herrian eta Erroman filmatu duteBilbon, Gasteizen, Donostian, Iruñean eta beste hainbat udalerrietan ere ikusi ahal izango da a...
Kooperatiba mugimenduaren sustatzaile izan zen apaiz markinarrari buruzko filma egin du Gaizka Urresti zinemagileak. Euskal Herrian eta Erroman filmatu dute
Bilbon, Gasteizen, Donostian, Iruñean eta beste hainbat udalerrietan ere ikusi ahal izango da asteburuan Jose Maria Arizmendiarrieta kooperatiba mugimenduaren sustatzaile izan zen apaiz markinarrari buruzko Arizmendiarrieta. El hombre cooperativo film dokumentala. Gaizka Urresti zuzendariak egindako filmaren lehen emanaldia Arrasaten egin zen joan den asteburuan, eta beste zinema aretoetara ailegatuko da orain.Gaizka Urrestik 2013an ekin zion proiektua garatzeari. Dokumentazio lan sakona egin eta Arizmendiarrieta ezagutu edota beragaz lan egin zuten ia 40 lagun elkarrizketatu ditu MCCren fundatzailearen inguruko ikuspegi pertsonala islatzen duen lana osatzeko.
Dokumentala Euskal Herrian eta Erroman filmatu du, eta Mondragon Taldeko fundatzailea izan zenaren senitarteko, ikasle eta adituek parte hartu dute. Kepa Junkerak jarri dio soinu banda filmari. 2016an egin zituen filmaketak Barinagan.
Barinagan jaioa
Jose Maria Arizmendiarrieta Madariaga Arrasateko Kooperatiben Mugimenduaren sortzailea, apaiz eta pentsalari bikaina izan zen. Markina-Xemeingo Barinaga auzoko Iturbe baserrian jaio zen 1915eko apirilaren 22an, eta 1976ko azaroaren 29an hil zen Arrasaten.
Arrasateko San Joan Bataiatzailearen parrokiako apaiz laguntzaile izan zen 25 urtez, eta enpresaren kudeaketari buruzko kontzepzio aurrerakoi eta ausart baten bitartez Arizmendiarrietak eta haren taldeak industria azpiegitura garrantzitsua jarri zuten abian, mundu osora zabaldu dena.