Mailari eusteko hiru puntu garrantzitsu lortu ditu Bermeo FTk
Jardunaldi bakarra geratzen da 2017-2018 denboraldia amaitzeko, eta mailari eustea izan da azken asteotan bermeotarren erronka. Helburu hori lortzeko lanean, hiru puntu garrantzitsu lortu zituen zapatuan, eta datorren urtean ere 3. mailan jokatuko dute...
2-0 amaitu zen Itxas Ganen etxeko taldearen eta Zamudioren arteko partidua. Seigarren minutuan Zuluetak sartu zuen lehen gola, eta 69. minutuan Rementeriak egin zuen bigarrena.
Distirarik gabeko partidua izan arren, zaleentzat doako sarrera izan zenez, normalean baino kamiseta gorri gehiago ikusi ziren harmailetan, taldeari babesa erakusteko.
Azken partidua, kanpoan
3. mailako 4. multzoko sailkapenean, Anaitasuna, Getxo eta Aurrera daude jaitsiera postuetan, eta Bermeo FT lau puntura dago39 puntu ditu. Azken jardunaldia etxetik kanpo, Balmasedan lehiatuko du talde bermeotarrak.
Balmasedari irabazi edo berdinketa lortuz gero, aurretik duen Basconia gaindituko luke, beti ere hark Soduperen kontra galtzen badu. Izan ere, puntu bakarrera dauka talde basauriarra.