Bermeoko Alde Zaharra indartu eta edertzeko asmoagaz ospatu du udalak, hainbat elkarterekin elkarlanean, Alde Zaharreko Lore Lehiaketa.
Leiho eta balkoien mailako irabazlea. Argazkia: Bermeoko Udala
Horrela, herriko
sei zoko miresgarriri bizi berri bat eman diete herritarrek. Lehiaketak bi kategoria izan ditu, parte-hartzaileek balkoi eta leihoak edota fatxada osoak apaintzeko aukera izanez.
Pasa den hilean hasi zuten txapelketa, bi asteko iraupenarekin, eta antolatzaileek parte-hartzearen
balorazio “positiboa” nabarmendu dute.
Fatxaden kategoriako irabazlea. Argazkia: Bermeoko Udala
Fatxaden mailan, Klara Deunak eskailerak 8ko fatxadak eraman du sari nagusia, Begoña Magunazelaiaren eskutik. Fatxadak kolore gorriaren eta zuriaren arteko sinergiaz aprobetxatu dira. Dagoeneko kolore horiekin margoztuta, gorria eta zuria erabili ere izango dira nagusi lore eta loreontzietan, fatxadaren edertasuna areagotzeko. Epaimahaiarentzat, fatxada osoaren konposaketa, loreen ezaugarriak, eta
koloreen aukeraketa izan dira Klara Deunako fatxada saritzeko arrazoiak.
Leiho eta balkoien kategorian, berriz, Andra Mari kaleko 18. zenbakiko 2. ezkerra izan da irabazlea, Naiara Blancok apaindutakoa. Leihoak apaintzerakoan arrantza tresnak erabili ditu Blancok, Bermeoko
arrantzale tradizioak burura ekarriz. Sinbologia horren erabilera eta orijinaltasuna saritu dute epaileek.
Antolatzaileek parte-hartu dutenek egindako ahalegina eskertu dute,
“alde zaharraren irudia edertzea” lortu dutelako, herritarrek horrenbeste maite duten tokiari bizitza berri bat emanez.