63 lan aurkeztu dituzte Berriatuko 3. Ipuin eta Marrazki Lehiaketara
Eguenean egin zuten Berriatuan 3. Ipuin eta Marrazki Lehiaketako sari banaketa. Guztira, aurten 63 lan aurkeztu dira lehiaketara (ipuinak eta marrazkiak).Urtez urte gero eta lan gehiago aurkezten direla, eta horrez gain, lanen kalitatea ere asko hobetz...
Urtez urte gero eta lan gehiago aurkezten direla, eta horrez gain, lanen kalitatea ere asko hobetzen ari dela azpimarratu dute antolatzaileek.
Maribel Aiertza herriko idazleak eta epaimahaiko kideak lehiaketara aurkeztutako lanen errapasoa egin zuen eguenean; lehiaketa batera lana aurkezterakoan kontuan eduki beharreko baldintzak ere aipatu zituen. Irabazleak aukeratzea lan erraza ez dela izan, eta aurrerantzean ere parte hartzen jarraitzeko esan zien bideo gelan bildutako denei; aretoa bete-beteta egon zen. «Poza eman dit lan guztiak ikusi eta irakurtzea, eta poza ematen dit baita ere areto hau hain beteta ikusteak».
Marrazkietan, 5-7 urte bitartekoek aurkeztutako lanen (8 lan) artean June Etxaniz eta Kimetz Ibarra izan dira irabazleak. 8-11 urte bitartekoetan (12 lan), berriz, Elaia Gogenola izan da irabazlea.
Ipuinetan, 8-12 urte bitartekoen artean (38 lan) Iraia Iglesias eta Uxue Mugartegi izan dira irabazleak. 16 urtetik gorakoen artean (4 lan) Leire Bereikua izan da saria eskuratu duena.