Merkataritza sustatzeko bonuak atera dituzte Bermeon eta Lekeition
Tokiko kontsumoa bultzatzeko eta herriko merkataritza sustatzeko, Bermeoko zein Lekeitioko udalek herriko saltokietan erabiltzeko bonuak jarri dituzte herritarren eskura.Herri bateko zein besteko aipatu bonuen prezioa 10 eurokoa da, baina 15 euroko gas...
Herri bateko zein besteko aipatu bonuen prezioa 10 eurokoa da, baina 15 euroko gastu ahalmena izango dute, 5 euro aurreztuz bonu bakoitzagaz.
Bermeoren kasuan, maiatzaren 26ra arteko epea egongo da bonu horiek eskuratu zein erabiltzeko. Bermeoko BBK-ko kutxazainetan lortu ahalko dira, eta lau bonuko muga egongo da kreditu txartel bakoitzeko.
Lekeition, aldiz, ekainaren 2ra arte erabili ahal izango dira bonu horiek.
Kartelak erakusleihoetan
Batean zein bestean, kanpainagaz bat egiten duten dendek erakusleihoetan izango dituzte kanpainaren kartelak jarrita, eta zehazki horietan erabili ahal izango dira bonuak.
Ekimenean parte hartu nahi duten merkatariek udaletxean eman behar dute izena Lekeitioren kasuan (maiatzaren 11 da azken eguna), eta Behargintzan edo Berhazen egin beharko dute, aldiz, Bermeokoek. Bermeon, esaterako, dagoeneko 60 saltoki baino gehiago atxiki dira ekimen horretara.