Udalak argi puntu gehiago jarriko ditu Atxondoa-Gilis aldean
Foruko Udalak argi puntuak gehituko ditu Atxondoa-Gilis inguruan. Joan den astean lizitatu zituzten Atxondoa-Gilis kaleko argiak hobetzeko lanak, eta epe motzean hasiko dira obrekin.LED motako hamabost kale-argi berri jarriko ditu udalak, «hobekuntza ...
LED motako hamabost kale-argi berri jarriko ditu udalak, «hobekuntza kualitatiboa eta kuantitatiboa ekarriz». Gaur egun bost argi puntu daude inguruan, eta kaleargi berriekin kontsumo elektrikoa eta energetikoa aurrezteko asmoa dute.
Jane Eyre Urkieta Foruko alkateak adierazi duenez, «argi berriak ezartzearen helburua etengabeko tentsio galerak ekidin eta kale argiko egoera txarra konpontzea da». Horrez gain, «segurtasun handiagoa edukiko dugu, gaur egungo instalazioa lurperatu eta aireko kableek sortzen dituzten arazoak ekiditzen ditugun bitartean».
Bukatzeko, ibilbidean aurkitzen diren egurrezko hagak kenduko dituzte. Lan horien aurrekontua 85.217 eurokoa da.
Eraginkortasun energetikoa
Atxondoa-Gilis inguruko kale-argiak atontzeko lanak Herriko Landa Inguruen Argitasuna Barritzeko Planean biltzen dira. Plan horren helburua herrian eraginkortasun energetikoa lortzea da, baita igortzen den CO2a eta argi kutsadura murriztea, herritarrentzako zerbitzuak bermatzearen eta segurtasun eta bizi kalitatearen alde egiten den bitartean.