Iban Urkizak hitzaldia emango du bihar, Kofradia Zaharrean
Ondarroako Aurrera Kirol Elkarteak antolatuta, Osasuna eta kirola hitzaldia egongo da bihar, 19:00etan, Kofradia Zaharrean. Iban Urkiza Ibaibarriaga Athletic Clubeko gizonezkoen lehen taldeko prestatzaile fisiko ondarrutarrak eskainiko du berbaldia.Hit...
Hitzaldira herritar guztiak daude gonbidatuta, baina Aurrerako ordezkariek aurreratu dutenez, batez ere, kirolarien gurasoei zuzendutako saioa izango da. «Iban Urkizak, gehien bat, berak kirolari buruz duen ikuspuntua emango digu hitzaldian. Era berean, gure seme-alabek egiten eta telebistan ikusten dugun kirolaren arteko desberdintasunaren berri ere emango du», aurreratu du Eladino Gonzalez Aurrerako presidenteak.
Gonzalezek nabarmendu duenez, elite mailako kirolari lotuta daudenen esperientziak ezagutzera eman nahi dituzte. «Ondarroan ere baditugu kirolari profesionalak ez izan arren, eliteko kirolari lotuta dauden herritarrak. Eta hori ere ezagutzera ematea oso garrantzitsua iruditzen zaigu, jendeak ikusteko badirela beste aukera batzuk».