Gernikako Bondardaketaren 81. urteurrena aitzakia,
euskal gudariei omentzeko eskultura bat jarri dute pasealekuan.
‘Gudariei omenaldia’ eskultura.
Gaur goizean egin da eskultura inauguratzeko ekitaldia, eta bertan, besteak beste, Jose Mari Gorroño gernikako alkatea, Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramailea edota Xabier Irujo Gernika liburuaren idazlea izan dira. Gorroñok adierazi duenez, aurkeztutako eskultura “guda zibilean demokrazia eta askatasuna defendatu zuten gudarien omenez” egin dute.
“Gutxitan edo inoiz ez da esaten, baina gure herriak galkuntza handia eduki zuen gudarien aldetik”, adierazi du alkateak, “herrialde guztietakoak, baina
gehienak gipuzkoarrak, bizi asko salbatu zituztelarik gure herrian”.
Bonbardaketan, Gernikan
gudarien lau batailoi aurkitzen ziren: Loiola, Saseta, Amaiur eta Itxarkundia. Horien artean, Joseba Elosegi edota Jon Beiztegi bezalako gudariak izan ziren.
“Askatasuna eta demokrazioa defendatu zuten gudariei eskerrak eman behar dizkiegu. Gernikak, gaur, bihotz-bihotzezko omenaldia egingo dio gure herria, eta honen izateko arrazoia eta baloreak defendatu zituztenei eskultura honen bidez”.
Jose Mari Gorroño, eskulturaren inaugurazioan.
Erkorekak “aspalditik gudariei zor genien omenaldia egiteagatik” zoriondu du Gernikako Udala. “Gudariei eskainitako eskultura hau ez da gerra edo militarismoaren goraipamenarekin nahastu behar.
Bakearen eta elkarbizitzaren aldeko garrasia baino ez da”. Gudariek balore horien alde egin, eta “edozein gerraren aurka” zeudela azpimarratu du. Eskultura “konpromezuaren, nekearen, eta solidaritzaren aldeko aldarri” d
ela esanez bukatu du Erkorekak.
Eskultura Jaizkibel Fundazioak sortu du, eta bertan,
3,17 metroko altuerarekin eta 1.200 kiloko pisuarekin, bi gudari azaltzen dira ikurrinarekin batera. Pasealekuaren erdialdean kokatu da, lorez inguraturik.
‘Pasilekue bizirik, rotondarik ez’
Inaugurazio ekitaldian eskulturaren kokapenaren
aurka zeuden herritarrak bildu dira. ‘Pasilekuen rotondarik ez’ ekimenak deituta, ‘pasilekue bizirik’ esaten zuten pankarta eta kartelekin egon dira protesta egiten. Aldarrikatzen dutenez,
“pasealekua topalekua da, jolaslekua”, eta horregatik ez dute ulertzen pasealekuko “parte hartze prozesuan adostutakoa ez errespetatzea”.
Gainera, pasealekuan dagoeneko gudariei omentzeko eskultura bat badagoela nabarmendu dute, “beste batzuen papera, herriko andrana adibidez, oraindik behar bezala omendu ez den bitartean”.
Hori dela eta, eskultura tokiz aldatu eta adostutakoa errespetatzea eskatzen dute. Ekimenak
sinaduren bilketa bat abiarazi du sarean, eta testu hau idazterako unean
625 sinadura batu dituzte.