Elkarretaratzea deitu du LABek Lan Osasunaren Nazioarteko Egunerako
Lan Osasunaren Nazioarteko Egunaren harira, sindikatuek mobilizazioak egingo dituzte datozen egunotan. LAB sindikatuak deituta, esaterako, elkarretaratzea egingo da bihar, 13:00etan, Ondarroako Alamedan. Lanean bizirik eta osasuntsu leloa erabiliko dut...
Ohi modura, salaketa kalera aterako dute Lan Osasunaren Nazioarteko Egunean. Eta adierazi dutenez, aurtengo lehen lau hilabeteetan, hamasei dira jadanik lanean bizitza utzi duten beharginak.
Lan istripuek eragindako osasun galera eta heriotzak salatzeagaz batera, arreta berezia jarri nahi dute laneko gaixotasunetan. «Ikustezinak eta ahaztuak izaten jarraitzen dute. Lan istripuek eragindako laneko heriotz bakoitzeko hamar langile hiltzen dira lan gaixotasunagatik, baina berehalako ondoriorik ez dutenez, behar baino gutxiago deklaratzen dira, eta jatorrian dauden arriskuei aurre egiteko beharra alde batera uzten da».
LABek nabarmendu du lan osasun eredu alternatiboak garatzeko lanean jarraituko duela.