Ikastetxeetako umeek piztu dute Astrako bunkerreko sirena
Beste urte batez 4 minutuz geratu da herria. 15:45ean lau minutuko isilunea gorde dute herritarrek, orain dela 81 urte hil zirenak gogoan. Aurten San Fidel, Seber Altube, Mertzede, Allende Salazar eta Barrutia ikastetxeetako umeek izan dute Astrako sirenari hotsa ateratzeko ardura.
Bunker barruan eta kanpoan jende asko batu da; ume, gazte, heldu eta edadetuak elkarrekin bizi izan dute une berezi bezain hunkigarria.