Tximistako neskak Bizkaiko txapeldun geratu dira hirugarrenez
Tximista atletismo taldeko nesken taldeak Bizkaiko taldekako txapelketa irabazi du hirugarren urtez jarraian. Zapatu arratsaldean Durangon eta domeka goizean Getxon ospatutako txapelketan 160,5 puntu lortu zituzten gazteek, eta 6,5 puntuko aldeagaz txa...
Hamazortzi proba eta 4?100 eta 4?400 erreleboek osatu dute Bizkaiko txapelketa, eta Tximistakoak fin aritu ziren. Lehen postua lortu zuten errelebo motzean Olatz Martiartu, Irati Iriondo, Maitane Laka eta Nora Agirrek; errelebo luzean, bigarren postua lortu zuten Ainara Plaza, Aiora Agirregomezkorta, Irati Agirregomezkorta eta Naiara Virtok.
Tximista taldeko arduradunek azaldu dutenez, atletek markak hobetu dituzte bakarkako probetan. «Maitane Lakak 200 metrotan, Maite Goitiak disko jaurtiketan, Araitz Rinconek 3.000 metro leunetan, Alaitz Zabalak 100 metro hesietan eta Oihane Gonzalezek pisu jaurtiketan». Bestalde, denbora luzean min hartuta egon diren atletek ere, osatu eta marka ederrak lortu dituzte. «Olatz Martiartuk hirukoitz jauzian 11,36 metro egin zituen, esate baterako».