Eskolarteko Dantzari Egunak 1.400 ikasle bilduko ditu etzi
Eskolarteko Dantzari Eguna ospatuko dute domekan, Gernika-Lumon. Beste urte batez, Urbietako futbol zelaian daukate hitzordua Busturialdeko 1.400 ikaslek.Udalerriko ikastetxeetako ikasleak izango dira bertan parte hartuko dutenak: 3 eta 15 urte bitarte...
Udalerriko ikastetxeetako ikasleak izango dira bertan parte hartuko dutenak: 3 eta 15 urte bitartekoak. Allende Salazar ikastetxeko, Barrutia ikastetxeko, Mertzede ikastetxeko, San Fidel ikastolako eta Seber Altube ikastolako ikasleak izango dira domekako saioan dantzan ariko direnak. Eurekin, Errenteriako Gazteak Txistulari taldeko kideak eta Segundo Olaeta musika eskolako trikitixa eta txistulari taldeetakoak egongo dira.
11:00etan jarri dute ordua Pasealekuan; handik abiatuko dira kalejiran Urbietaraino. Dantza saioa, aldiz, 11:30ean hasiko dutela jakinarazi du Gernika-Lumoko Udalak.
Ordu horretan hasita, Euskal Herriko dantza ezberdinak dantzatuko dituzte: Durangoko dantzari dantza (Agintariena, Banango, Ezpata joko txikia, Txotxongilo); Arabako, Lapurdiko, eta Nafarroako dantzak (Makil joko I, Makil joko II, Txulalai, Zapatain dantza, San Petrike); Gipuzkoako Makil txiki eta Durangoko dantzak (Euzko dantza, Arku dantza, Zinta dantza) eta Benafarroako martxa.
Antolakuntza
28 urtez eutsi zaio ohitura horri, eta ikasturte osoan landutakoa erakusteko eguna izaten dute. Egun horren helburua «umeen gizarteratzea euskaraz eta emozioz betetako egun bategaz gauzatzea da, ekitaldi erraldoi eta hunkigarria bitarteko».