Bermeon bizi diren katalanak eurentzat hain egun berezia den egunean elkartuko dira,
Som-Hi elkarteak antolatutako ekitaldi ezberdinetan. Horrela, egunari hasiera emateko Mercè Rodoreda idazleari buruzko
hitzaldi eta erakusketa eskainiko dute, Josep Maria Domènech Gibert-en eskutik,
12:30ean, Kabidxen. Ondoren,
13:30ean Miren Agur Meabe idazlearen errezitaldia izango da.
Herri bazkaria ere egingo dute
15:00etan hasita, eta bertan, “ezustekoak” egongo direla aurreratu dute. Izena eman nahi izanez gero,
somhi@riseup.net-era idatzi beharko da.
Ean, ipuin kontalaria
Ean ere ospatuko dute Liburuaren Nazioarteko Eguna. Udalak antolatuta, bihar,
17:00etan liburuen bigarren eskuko azoka eta iradokizunen harrera izango dute, eta
18:00etan, Bertsol Haritza ipuin kontaketa (5 urtetik 11 urtera arteko haurrentzat) eskainiko dute. Ekintza horiek Eskolondon emango dituzte.
Ean, gainera, bihar ere badute hitzordua jarrita irakurzaletasunaz gozatu nahi dutenek; izan ere, Txarakie irakurle txokoaren beste saio bat egingo dute bihar,
19:30ean hasita Eskolondon. Bertan, Oier Guillan idazlearen Zauri Bolodia liburuaz ariko dira; idazlea bera ere bertan izango da.
Gernika-Lumon, bestalde, gaur goizean
berreskuratutako liburu eta diskoen azoka txiki solidarioa jarri dute herritarren eskura, Merkurio aurrean. Azoka hori Kaleko elkartasun eta kultur elkarteak antolatutako ekimenaren baitan egin dute.