Lehen mailako afizionatuen txapelketan bere lekua egitea lortu du, eta oraingo honetan ere,
afizionatuetako lau bikote lehiatuko dira txapelaren bila.
Zubizarreta-Uriondo eta Espinal-Sarasa bikoteen artekoa izango da domeka honetako [apirilak 22] finalerdia. Hurrengo domekan, ostera, Etxebarriak eta Garmendiak Alberdi eta Aizpururen kontra lehiatuko dute bigarren finalerdia.
Maiatzaren 6an jokatuko dira finalak.
Hiru domeketan, inguruko esku pilota eskoletako umeen partiduak jokatuko dituzte lehenengo.
11:00etan hasiko dira umetxo mailako partiduak; ondoren, alebinen txanda izango da, eta afizionatuen lehia hasi aurretik, ume kategoriakoen partiduak egongo dira.
Hain zuzen ere, txapelketaren helburuetako bat
Arkupe eta Lea Ibarra Motrollo eskoletako umeek elkar ezagutu, eta eurentzat aberasgarriak diren esperientziak partekatzea dela zehaztu dute Gantzabale Elkartearen ordezkariek. “Eskola horietako kideentzat elkargune bat sortu gura dugu. Horregaz batera, eliteko pilotari afizonatuei aukera ematea da helburua; pilotari moduan bidea egiten lagunduz, etorkizunean pilotari profesional izateko”. Horren adibide dira aurreko urteetan txapelketa honetatik pasatu diren pilotari profesionalak. Besteren artean, Irusta, Imaz, Elordi, Erostarbe, Erasun, Errandonea eta Martinez pilotariek lehiatu dute Ajangizko txapelketa.
Era berean, herriko elkarteko kideen berbetan, Ajangiz “ezagutara emateko” baliatu gura dute txapelketa. “Gure nortasunaren ezaugarri nagusietako bat da pelota, eta beragaz lotutako balio guztiak bultzatzen ditu gure udalerriak”.
Txapelketa antolatzeko duten babesa eskertu dute. Ajangizko Udalaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta babesle diren inguruko enpresa eta komertzio txikien laguntza azpimarratu dute.
TXAPELKETAREN EGUTEGIA:
Umetxoak: Bengoetxea II-Urzelai II vs. Llorente-Sanchez
Alebinak: Alday-Mandaluniz vs. Andrinua-Diaz
Umeak: Kareaga-Alonso Vs. Iza-Arroita
Afizionatuak: Zubizarreta-Uriondo vs. Espinal-Sarasa
Umetxoak: Goikotxea-Urzelai I vs. Zuazo-Garmendia
Alebinak: Andrinua-Goti vs. Rocha-Presa
Umeak: Arrizabalaga-Bullon Vs. Laka-Malax
Afizionatuak: Etxebarria-Garmendia vs. Alberdi-Aizpuru