Bermeoko Kapillan emango zaio hasiera,
21:00etan, Norez talde feministaren aurkezpenari.
Aurkezpena egiteagaz batera, hiru kontzertu eskainiko dituzte: gauari hasiera
Chocolate Remix talde argentinarrak emango dio eta ondoren,
Tarantistak bikotea eta Maripily DJ-a izango dira gaua girotzeko ordezkoa hartuko dutenak.
Horrez gain,
“sorpresaz beteriko gaua” izatea espero dute talde feministakoek, eta horretarako performance-a eta bestelako ekintzak prestatu dituzte.
Aurkezpen ekimenarekin batera, talde feministekoek beraien kolektiboa ezagutzera emateko
bideo bat argitaratu dute. Bertan azaltzen dutenez, “Behin da barriroko indarkeriei planto egitea” da bilatzen duten helburuetako bat.
Zapatuan Kapillan egingo duten jaialdi horretarako
5 euroko sarrera ordaindu beharko da.