Lizarte taldeko Carlos Ruiz izan da azkarrena Ereñoko Udala Sari Nagusian
Lizarte taldeko Carlos Ruiz txirrindulariak irabazi zuen 25. Ereñoko Udala Sari Nagusia, zapatuan. Jordi Lopez (Lizarte) eta Jorge Bueno (Cajar Rural-Seguros RGA) sailkatu ziren bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren.Ruizen eta Lopezen taldekide Iñ...
Ruizen eta Lopezen taldekide Iñigo Elosegik eskuratu zituen tarteko helmugako eta mendiko mailotak; laugarren helmugaratu zen. Taldekako saria Lizarte talde nafarrarentzat izan zen.
Ruiz eta Lopez batera helmugaratu ziren; 2 ordu, 44 minutu eta 8 segundotan amaitu zuten proba. Lau segundora heldu ziren Bueno eta Elosegi.
Afizionatu edo amateur taldeetako 147 txirrindularik izena eman zuten, eta haietatik 89k amaitu zuten lasterketa. 105,4 kilometroko ibilbidean lehiatu zuten proba. Besteren artean, Muruetagane, Ibarrangeluko Laida eta Laga hondartzak, Ea, Ispaster eta Nabarniz zeharkatu zituzten. Atxoste eta Ispaster izan ziren tarteko helmugak, eta mendiko sailkapenerako puntuak Nabarnizko eta Natxituako mendateetan pilatu zituzten.
Lehendakari Txapelketa
23 urtez azpikoen Lehendakari Txapelketaren bosgarren proba izan da Ereñokoa. Eulen-Jira Bira Cycling Grabriel lidergoari eusten dio.Txapelketaren aurtengo egutegian hamazazpi lasterketa aurreikusi dituzte.
Arabako Durana herrian lehi- atuko dute domekan hurrengo proba.