Urteroko hitzorduari hutsik egin barik, E
skolarteko Dantzari Eguna ospatuko dute domekan, beste urte batez. Gernika-Lumoko
Urbietako futbol zelaian daukate hitzordua
eskualdeko 1.400 ikaslek.
Udalerriko ikastetxeetako ikasleak izango dira bertan parte hartuko dutenak:
3 eta 15 urte bitartekoak. Hain justu, Allende Salazar ikastetxeko, Barrutia ikastetxeko, Mertzede ikastetxeko, San Fidel ikastolako eta Seber Altube ikastolako ikasleak izango dira domekako saioan dantzan ariko direnak. Eurekin batera,
musikariak ere izango dituzte laguntzeko: Errenteriako Gazteak Txistulari taldeko kideak eta Segundo Olaeta musika eskolako trikitixa eta txistulari taldeetakoak.
11:00etan jarri dute ordua Pasealekuan, bertatik abiatuko baitira
kalejiran Urbietaraino.
Dantza saioa, aldiz,
11:30ean hasiko dute. Gernika-Lumoko Udalak jakitera eman duenez, ordu horretan hasita,
Euskal Herriko dantza ezberdinak dantzatuko dituzte: Durangoko dantzari dantza (Agintariena, banango, ezpata joko txikia, txotxongilo); Lapurdiko, Nafarroako eta Arabako dantzak (Makil joko I, makil joko II, txulalai, zapatain dantza, San Petrike); Gipuzkoako makil txiki eta Durangoko dantzak (Euzko dantza, arku-dantza, zainta dantza); Benafarroako martxa.
28 urtez eutsi zaio ohitura honi, eta ikasturte osoan landutakoa erakusteko eguna izaten dute. Udal Eskola Kontseiluak ikasturterako adostutako eskolaz-kanpoko proiektu komunaren atal bat da euskal dantzena. Gernika-Lumoko Euskara Zerbitzuaren koordinazio-lana izaten du bitarteko, eta baita Hezkuntza sailaren diru laguntza ere. Egun horren
helburua “umeen gizarteratzea euskaraz egta emozioz betetako egun batekin gauzatzea da, ekitaldi erraldoi eta hunkigarria bitarteko”.