Bisita gidatuak egingo dituzte zapatuan, Santimamiñe eta Oman
Monumentuen eta Leku Historikoen Nazioarteko Eguna ospatuko dute gaur, eta horren harira, hainbat jarduera antolatu dituzte datozen egunetarako Bizkaiko Foru museoetan eta enklabeetan; tartean, Santimamiñe koban eta Omako basoan.Ondarea gure belaunald...
Ondarea gure belaunaldientzat da lelopean ospatuko dute aipatu eguna, eta asmoa ezagutzaren belaunaldien arteko transferentziari eta gazteriaren aitzindaritzari garrantzia ematea da. Ondarea zaintzeko eta ondare horri balorea emateko mundu osoko herrialdeek antolatzen duten ekimen kulturala da gaur bertan ospatuko dutena, eta Bizkaiak ere bat egingo du horregaz, datozen egunetarako hainbat jarduera antolatuz.
Zapatuan, esaterako, Santimamiñeko kobaren aztarnategi arkeologikoan eta Omako basoan bisita gidatuak egingo dituzte 10:00etatik 14:00etara. Horietan parte hartzeko izena eman beharko da. Informazio gehiago nahi duenak 94-465 16 57 telefono zenbakira deitu edo santimamine@bizkaia.eus helbidera idatzi ahalko du.
Santimamiñe eta Oma basoan ez ezik, Bizkaiko beste hainbat tokitan ere egingo dituzte jarduerak Monumentuen eta Leku Historikoen Nazioarteko Eguna ospatzeko; esate baterako, Muñatones gazteluan edo La Encartada fabrika museoan. Bestalde, zenbait ibilbide ere egingo dituzte ondare industriala zein errota eta burdinolak ezagutzeko asmoz.