Musika Maratoia eta I. Kantu Bazkaria egingo dituzte bihar, Lekeition
Musika maratoia egun osoko ekimena izango da, eta plazan amaituko da 22:00etan. Kantu bazkarian 450 lagunek parte hartuko dute; bazkalostea Gu ta Gutarrak taldeak girotuko duMusika maratoia eta kantu bazkaria egingo dituzte bihar, Lekeition, Zapran gag...
Musika maratoia egun osoko ekimena izango da, eta plazan amaituko da 22:00etan. Kantu bazkarian 450 lagunek parte hartuko dute; bazkalostea Gu ta Gutarrak taldeak girotuko du
Musika maratoia eta kantu bazkaria egingo dituzte bihar, Lekeition, Zapran gagoz Lekeitioko 27. Euskal Eskola Publikoaren Jaiaren baitan.Azaldu dutenez, musika maratoia egun osoko ekintza izango da. «Musika eta animazioa izango dira nagusi herriko kaleetan».
Horrez gain, lehenengo kantu bazkaria ere egingo dute, frontoian; Jon Egaña sukaldariak 450 lagunentzako menua prestatuko du. «Bazkarirako txartel guztiak agortu egin dira».
Kantu bazkaria egin eta gero, musika maratoiagaz jarraituko dute herritarrek. Ekintza hori Independentzia plazan amaituko da, 22:00etan.
Herritar guztiei jaian parte hartzeko gonbitea egin nahi izan diete antolatzaileek. «Guztion parte hartzeagaz eskolak eta gure haurrek irabaziko dute».
Aste Santuko zozketa
Beste alde batetik, Aste Santuko oporraldirako Zapran gagoz oporretan zozketa jarri zuten martxan. Horretan, Zapran gagoz-en arroparen bat jantzita zuten herritarren argazkiak bildu dituzte. «Ekimenak arrakasta handia eduki du, eta 80 argazki baino gehiago bidali dituzte». Euskal Herriko hainbat txokotan ateratako argazkiez gain, ondoko lekuetakoak ere jaso dituzte: Londres, Katalunia, Granada, Jordania, Paris, Sevilla, Landak, Azore uharteak, Dubrovnic, Mallorca…
Zozketan parte hartu dutenen artean, kantu bazkarirako helduentzako bi txartel eta Zapran gagoz produktuetan gastatzeko 30 euroko bonua zozkatu dituzte. Irabazleak ondokoak izan dira: Peru Ibañez de Aldekoa eta Lourdes Benedicto (Jordaniako Petra monumentuan ateratako argazkia), eta Ianire Ispizua (Leitzako Peru-harri gunetik bidalitako argazkia). Ibañezek eta Benedictok kantu bazkarirako txartelak irabazi dituzte, eta Ispizuak, berriz, bonua.