Irrintzi Alai dantza taldeak bilera egingo du bihar, Axpen
BUSTURIA //Irrintzi Alai dantza taldeak 50. urteurrena ospatuko du aurten, eta horren harira, bilera egingo du bihar. Hain justu, Axpeko nesken eskolan (Bermeoranzko autobus geltokiaren ondoan) bilduko dira, 12:00etan. Batzarraren helburua udaberri-uda...
BUSTURIA //Irrintzi Alai dantza taldeak 50. urteurrena ospatuko du aurten, eta horren harira, bilera egingo du bihar. Hain justu, Axpeko nesken eskolan (Bermeoranzko autobus geltokiaren ondoan) bilduko dira, 12:00etan. Batzarraren helburua udaberri-udako ekitaldiak antolatzea izango dela jakinarazi dute. Batzarrean parte hartzeko deia egin dute.