Aste Santuan, udako hilabeteetan edota beste egun berezi batzutan Eako herri barruan izaten diren «trafiko arazoak» direla-eta, udalak berau arautzeko ordenantza bat egiteko asmoa du.
Araudia egiteko herritarren ekarpenak guztiz garrantzitsuak direla iritzita,
galdetegi bat prestatu dute. Berau udaletxean zein Eskolondon eskuratu daiteke, bai eta
udalaren webgunean ere. Bete ostean, udaletxean edo Eskolondon utzi, edo
udala.ea@bizkaia.org helbidera bidali daiteke.
Galdetegia jasotzeko epea
apirilaren 16a arte (astelehena) jarri dute.
Besteak beste, ibilgailuen gehienezko abiadurari, oinezkoen lehentasunari, eta araudia betetzen ez duena zigortzeari buruzko galderak daude.