Hegaluze sariak ekintza puntual edo jarraipen profesional bat saritzen du, Bermeoren izena zabaldu edo herriaren alde lan egin duenari. Itsuki irratiak Arrain Azoka Elkartearekin batera antolatzen du saria, eta pertsona, erakunde, elkarte, entitate edota proiektu bati ematen zaio. Laster ospatuko dute Bermeoko Arrain Azoka, eta
apirilaren 26ra arte izango da XXII. Hegaluze sarirako proposamenak aurkezteko aukera.
Arlo guztietako ekintza motak saritzeko aukera dago: kultura, gizartea, kirola, ekonomia edota enpresa, adibidez. Hegaluze sariaren irabazlea epaimahai baten bidez aukeratzen dute, eta
saria maiatzaren 18an, barikuan, emango dute, Arrain Azokaren inaugurazio ekitaldia baino lehenago, Lameran.
Proposamena egin ahal izateko
orri batean aukeratuaren datuak idatzi eta hau zergatik aukeratu den azaldu beharko da. Ondoren, proposamena bidaltzeko aukera ezberdinak izango dira: Bermeoko Udal Turismoan aurkeztuz,
hegaluze@itsuki-irratia.net helbide elektronikora idatziz edota Itsuki Irratira bertara bidaliz: “Hegaluze Saria”, 120 p.k. – 48370 Bermeo helbidera.
Iazko edizioko saria Eleizalde Ikastolak jaso zuen eta 2016an ‘Frai Alberto’ izan zen Hegaluze sariaren irabazlea. Bermeoko Arrain Azoka elkarteak herritarrak proposamenak bidaltzera animatu nahi izan ditu, “guztion artean Arrain azoka egiteko”. Aurton
Bermeoko Arrain Azoka maiatzaren 18, 19 eta 20an ospatuko da.