Lekeitioko ostatuak bete egin dira Aste Santuko lehenengo egunetan
Okupazioa %100ekoa izan da lehen lau egunetan, eta %80koa hurrengo egunetan. Turismo bulegoak 677 bisitari izan ditu, eta 115 pertsona joan dira Santa Katalina itsasargia ezagutzeraLekeitioko Udalak jakitera eman duenez, Lekeitioko ostatuak beteta egon...
Okupazioa %100ekoa izan da lehen lau egunetan, eta %80koa hurrengo egunetan. Turismo bulegoak 677 bisitari izan ditu, eta 115 pertsona joan dira Santa Katalina itsasargia ezagutzera
Lekeitioko Udalak jakitera eman duenez, Lekeitioko ostatuak beteta egon dira Aste Santuko martxoaren 29tik apirilaren 2ra lehen lau egunetan. Lehenengo lau egunetako okupazioa %100ekoa izan dela azaldu dute, eta hurrengo egunetakoa %80, gutxi gorabehera. Pasa den urteagaz alderatuta, sektoreak bisitari kopuru berbera sumatu duela jakitera eman du udalak.Turismo bulegoak, berriz, 677 bisitari jaso ditu. Espainiar estatuko bisitariak izan direla gehienak esan dute (%55,10), Euskal Herrikoak %32,94 eta atzerrikoak %11,96. «Lekeitio Turismo bulegoak herriko leku ezberdinen inguruko informazioa jartzen du bertara hurbiltzen direnen eskura. Bisitak antolatu eta ezagutu beharreko lekuak gomendatzen ditu. Hortaz, asko dira bertara joaten direnak Lekeitio hobeto ezagutzeko asmoz».
Beste batzuren artean, bisita gehien izaten dituen herriko ondareen artean Santa Katalinako itsasargia dago. Itsasargiak 115 bisita izan ditu Aste Santuko astean, iazko antzera. «Gogoratu behar da martxoa kostaldeko museoen hilabetea izan dela, eta horren ondorioz, hilabeteko datuak oso onak izan dira. Igande guztietan itsasargiaren prezioa euro batean ipini da, eta 142 pertsona bertaratu dira». Jakitera eman dutenez, Suspergintzaren bitartez 217 umek ere bisitatu dute eraikina, horrela, beraz, hilabeteko egun guztiekin batera, 509 bisitari egon dira guztira martxoan.
Turisten profilari dagokionez, familiak, bikoteak eta laguntaldeak izan dira nagusi, eta kultur ibilbideak, natur ibilbideak, irlara joateko aukerak, itsasargiko bisitak, gastronomia eta kultur ekitaldiak interesatu zaizkie batez ere.