Gure Esku Dagok ekainaren 1oerako antolatu duen giza katearen aurkezpen ekitaldiak egin dituzte asteburuan Ean eta Kanalan. Mendatan, gainera, Gure Eskuren materiala saltzen aritu dira.
Eako GEDren aurkezpen ekitaldia. Argazkia: GED.
Domekan elkartu ziren
Kanalan GEDeko kideak, eta, besteak beste,
saretzearen prozesuaz aritu ziren bertaratutakoak. Gainera, GEDren
materiala saltzeko ere aprobetxatu zuten eguna.
Domekan jarri zuten, beraz,
saretze prozesua martxan Kanalan.
Hamar lagunek baino gehiagok eman zuten izena orduan, eta
Gizarte Etxean dute gainontzekoek horretarako
aukera. Ekainaren 10eko giza kateagaz bat egin nahi dutenek izena eman behar dute, eta 5 euro ordaindu, eta zapia jasoko dute.
Laister, gainera,
Gure Esku Dagoren webgunean ere izango da
herriz herrikako izena emateko aukera.
Aberri Eguna ospatuko dute apirilaren 1ean Kanalan, eta bertan ere aukera izango dute
herritarrek izena emateko zein materiala erosteko. Gizarte Etxean batuko dira horretarako.
Maiatzerako, bestalde, Euskal Herri osoan,
Klik Eguna edo aktibatzeko eguna ospatzeko asmoa iragarri zuen GEDk, “herritarron Itunerako arrazoi bilketa festa giroan plazaratzeko”. Eta egun horretan
zer egin pentsatzen ere badabiltza Kanalan.
Zapatuan bildu ziren eatarrak Eskolondon, giza katera begirako aurkezpena egiteko. Baina ekainaren 10era bitarte, jarriak dituzte
beste bi hitzordu ere: apirilaren 14an,
Erabakitzeko arrazoiak tailerra gauzatzeko, eta maiatzaren 19an Klik eguna ospatzeko.
Bestalde, joan den eguenean egin zuten GEDren aurkezpen ekitaldia
Bermeon. Oraindik zehazteke dute
saretzeari buruzko informazioa baina
datozen egunetan emango dute horren berri. Gernika-Lumon, aldiz, apirilaren 20rako jarri dute aurkezpen ekitaldiaren ordua. 20:00etan, Merkurion elkartuko dira
Gure Esku Dagok berak jarriko ditu
autobusak ekainaren 10ean egingo duten Giza Katerako; aurrerago emango dute horri buruzko informazio gehiago. Era berean,
norbere ibilgailuak saihesteko eta
garraio publikoa erabiltzeko deia egin du.
Gutxieneko pertsona kopuruak. Busturialdeko herri txikiei (Ea, Ajangiz, Arratzu, Ereño, Gautegiz Arteaga, Kanala, Kortezubi, Murueta, Nabarniz, Elantxobe, Ibarrangelu, Errigoiti, Mendata, Morga, Forua, Gorozika, Muxika eta Ibarruri) 82. kilometroa egokitu zaie, eta, beraz, horien artean 500 izen emate lortu beharko dituzte.
Gernika-Lumori 93. eta 94. kilometroak egokitu zaizkio, eta 1.000 pertsona lortu beharko ditu. Bermeori 112. eta 113. kilometroak egokitu zaizkio; hortaz, gutxienez, 1.000 lagunen izen emateak beharko dituzte. 112. kilometroan gainera, Busturiko, Sukarrietako eta Mundakako herritarrak egongo dira.