Tomax eta Muxugorriren antzezlana, gaur
Tomax eta Muxugorri pailazoen Hiru ipuin antzezlana taulagaineratuko dute gaur, 18:30ean, Bermeoko Nestor Basterretxea aretoan. Muxugorrik liburutegira joateko konbentzituko du Tomax, eta ipuinekin antzerkiak sortuko dituzte bertan. Sarrerak 4 euro bal...
Tomax eta Muxugorri pailazoen Hiru ipuin antzezlana taulagaineratuko dute gaur, 18:30ean, Bermeoko Nestor Basterretxea aretoan. Muxugorrik liburutegira joateko konbentzituko du Tomax, eta ipuinekin antzerkiak sortuko dituzte bertan. Sarrerak 4 euro balio ditu, eta leihatilan edukiko dituzte salgai, gaur 18:00etatik aurrera.