Ortodontzia haur eta nagusietan
Ortodontzia multzokatutako hortzen eta hersketaren tratamendua da. Bracket mugiezinen bitartez egiten dituzte, bai metalezkoak direnean eta baita zafirozkoak direnean. Haurretan, bestalde, aparailu mugikorrak ere erabiltzen dituzte, masailezurreko hezu...
Ortodontziaz gain, bada beste tratamendu bat ere: hortzen lerrokatzerako erabiltzen diren ferula mugikorrak; plastiko gardenak. Material berriei esker, tratamenduak irauten duen denbora laburragoa da gaur egun, eta, urtebetean edo urte eta erdian tratamendua bukatutako egon daiteke.
Ortodontziak hortzen galtzea saihesten du, multzokatutako hortzak lerrokatzeak hortzen artean sor daitezkeen bakterioak pilatzea eta hezurra galtzea ekiditen baitu. Halaber, burukomin, zorabio eta bertigoa sor ditzaketen hozkada txarrek ere eragin dezakete masailezurraren artikulazio higidura, eta ortodontziak hori gertatzea ere saihestu dezake.
Durangoko Ekoden Klinikan, 20 urte baino gehiagoko eskarmentua daukan Jon Irazabal mediku estomatologoa da ortodontista.
Eskaintzen ditugun prezioak oso lehiakorrak dira: metalezko bracket formako hortzetako aparailuaren tratamenduaz, erradiografiez eta amaierako erretentzioaz baliatzen direnek, esaterako, ez dute 1.500 euro baino gehiago ordaindu behar izaten, kasu gehienetan. Gainera, hileko kuotetan ordaindu daiteke, modu erosoan.