Musika heziketa sustatzeko akordioa sinatu dute
Lekeitioko Udalak eta Musikaia Musika Elkarteak lankidetza hitzarmena sinatu dute. Lekeitioko herritarrei zuzendutako musika formazioa sustatu nahi du udalak, «herriko musika tradizioa galdu ez dadin». Udalak urtean 25.000 euroko laguntza emango dio ...
Lekeitioko Udalak eta Musikaia Musika Elkarteak lankidetza hitzarmena sinatu dute. Lekeitioko herritarrei zuzendutako musika formazioa sustatu nahi du udalak, «herriko musika tradizioa galdu ez dadin». Udalak urtean 25.000 euroko laguntza emango dio elkarteari, eta bere jarduera aurrera eramateko instalazioak ere utziko dizkio. Era berean, musika elkarteak, urtean hainbat emanaldi egiteko eta ikasleen matrikula egitean lekeitiarrei lehentasuna emateko konpromisoa hartu du.