GED-k giza katea aurkezteko ekitaldiak egingo ditu
Donostia, Bilbo eta Gasteiz batuko ditu ekainaren 10ean giza kateak. 201,9 kilometro izango ditu giza kateak. 100.000 lagun behar dira katea osatzekoGure Esku Dago-k ekainaren 10erako antolatu duen giza katearen aurkezpen ekitaldiak egingo dituzte aste...
Donostia, Bilbo eta Gasteiz batuko ditu ekainaren 10ean giza kateak. 201,9 kilometro izango ditu giza kateak. 100.000 lagun behar dira katea osatzeko
Gure Esku Dago-k ekainaren 10erako antolatu duen giza katearen aurkezpen ekitaldiak egingo dituzte asteburuan, Busturialdeko zenbait herritan. Ean bihar 19:00etan egingo dute Eskolondon, eta etzi, 12:00etan, Kanalako Gizarte Etxean. Mendatan, beste alde batetik, Gure Esku Dago-ren materiala saltzen ariko dira bihar.201,9 kilometro izango dituen giza kateak Donostia, Bilbo eta Gasteiz batuko ditu ekainaren 10ean. Donostiatik abiatuko da, Bilbotik pasatu, eta Gasteizen amaituko da, Eusko Legebiltzarraren atarian. 2014. urtean, Durango eta Iruñea batu zituen giza kateak 123 kilometro izan zituen, eta 130.000 pertsonek parte hartu zuten.
Ekainaren 10ari begira, otsailetik erabakitzeko 2019 arrazoi biltzen dabiltza Gure Esku Dagoko taldekoak. Izan ere, arrazoiz betetako zapiak tarteko, herritarrak elkartuko dituen giza katean plazaratuko dituzte jasotako arrazoiak. «Bost urtean egin, ikasi eta lortu dugun guztiaren emaitza izango da ekainaren 10a, eta herritarren erabakitzeko arrazoiak erakundeetara bideratuko ditugu», adierazi zuen Angel Oiarbide Gure Esku Dago-ren bozeramaileak aurkezpen ekitaldian.
Ibilbideko puntuak
GED-ko kideen arabera, gutxienez 100.000 lagun beharko dira giza katea osatzeko. Giza kateak ez ditu Euskal Herriko herri guztiak zeharkatuko, beraz, eskualde eta herri bakoitzari ibilbidearen puntu zehatz bat dagokio.
Busturialdeko herri txikiei 82. kilometroa egokitu zaie, hau da, Zaldibar eta Berriz arteko bidea. Ea, Ajangiz, Arratzu, Ereño, Gautegiz Arteaga, Kanala, Kortezubi, Murueta, Nabarniz, Elantxobe, Ibarrangelu, Errigoiti, Mendata, Morga, Forua, Gorozika, Muxika eta Ibarruri dira 82. kilometroaren parte izango diren herriak.
Gernika-Lumori, berriz, 93. eta 94. kilometroak egokitu zaizkio; Eubatik igarotzen den tartea. 112. eta 113. kilometroetan egongo da Bermeo, Galdakao eta Etxebarri artean. 112. kilometroan, gainera, Busturia, Sukarrieta eta Mundakakoak egongo dira.