Elkarrizketen prozesuaz aritu gara Montorre eskolako ikasleekin
Eskolara eguerdian heldu eta ordubeteko saioan kazetari lanaz eta elkarrizketen prozesuaz jardunean ibili gara Montorre eskolako ikasleekin.
Busturialdeko Hitza zer den, zelan sortu zen, eta zelan lan egiten den kontatu diegu. Horrez gain, webguneko bidioez, elkarrizketez eta sare sozialez hitz egiteko aukera izan dugu. Gainera, elkarrizketaren prozesuak landu eta praktikan jarri ditugu.
Espero dugu landutako praktika baliagarria izatea egin behar duzuen elkarrizketarako.
Oso gustura egon gara ikasleekin; oso lan ona egin dute-eta.
Montorre eskolan izan gara eguerdian, eta ikasturteko azken hiruhilabetekoan Busturialdeko hainbat ikastetxetan egongo gara gure lanaren berri ematen.