Ekoetxea Urdaibaik Uraren Mundu Mailako Eguna ospatuko du asteburuan
Ur hondakinak murriztu eta berrerabiltzea du helburu Ekoetxea Urdaibaik. Bihar eta etzi, tailerrak, hitzaldia, irteerak, antzerkia eta beste hainbat ekimen egongo dira aukeran Busturiko zentroanBeste urte batez, Uraren Mundu Mailako Eguna ospatuko du B...
Ur hondakinak murriztu eta berrerabiltzea du helburu Ekoetxea Urdaibaik. Bihar eta etzi, tailerrak, hitzaldia, irteerak, antzerkia eta beste hainbat ekimen egongo dira aukeran Busturiko zentroan
Beste urte batez, Uraren Mundu Mailako Eguna ospatuko du Busturian kokatuta dagoen Ekoetxea Urdaibaik, eta horretarako, hainbat jarduera antolatu ditu astebururako.Bihar eta etzi, ume zein nagusientzako tailerrak, hitzaldia, irteerak, antzerkia eta beste hainbat ekimen egongo dira. Bertaratutakoek ondo pasatzea gura izaten du Ekoetxea Urdaibaik, baina herritarren kotzientzian eragitea ere bilatzen du. Ur hondakinak, zergatik ura xahutu? lelopean ospatuko dute aurten Uraren Eguna, eta helburua «ur hondakinak murriztu eta berrerabiltzea» izango dute. Eta, bide batez, urak XXI. mendean dituen oztopoak nola gainditu daitezkeen ere aztertuko dute.
Ekoetxea Urdaibaik gogorarazi du ur baliabideek eta berauek eskaintzen dituzten zerbitzuek «garrantzia handia» daukatela pobreziaren murrizketan, ekonomiaren hazkuntzan eta ingurumena- ren jasangarritasunean.
Gainontzeko ekintzetan bezala, asteburuko jardueretan parte hartu nahi duenak izena eman beharko du aurretiaz; izan ere, lekuak mugatuak izango dira. Hala, interesatuek 94 687 04 02 telefono zenbakira deitu edo info@torremadariaga.org helbidera mezu bat bidali beharko dute.