Beteranoen Txapelketaren finalak erabakiko dira domekan
Telleria-Conde eta Kaltzakorta-Martin bikoteek borrokatuko dituzte aurtengo txapelak. 12:00etan hasiko da Lekeitioko trinketean azkenengo norgehiagokaEmozioz betetakoa ari da izaten Lekeitioko trinketean lehiatzen ari den Beteranoen Eskupilota Txapelke...
Telleria-Conde eta Kaltzakorta-Martin bikoteek borrokatuko dituzte aurtengo txapelak. 12:00etan hasiko da Lekeitioko trinketean azkenengo norgehiagoka
Emozioz betetakoa ari da izaten Lekeitioko trinketean lehiatzen ari den Beteranoen Eskupilota Txapelketa. Lehia eta emozioa mantentzen ari da azkenera arte; estreinako, esate baterako, berdinketa hausteak jokatu behar izan dira finalean egongo diren pilotariak erabakitzeko.Lau bikoteek partidu bana irabazi zuten finalaurrekoetan, eta, beraz, hirugarren partida bat jokatzera behartuta egon ziren. Joan den barikuan erabaki ziren finalistak; Telleriak eta Condek eta Kaltzakortak eta Martinek borrokatuko dituzte aurtengo txapelak domekan.
Aurretik, baina, 3. eta 4. eta 5. eta 6. postuak erabakiko dira. 10:00etan hasita, Astigarraga-Egaña eta Moral-Pradera bikoteen 3. postua lortzen saiatuko dira. Astigarragak eta Egañak txapelketa bikaina egin dute, baina aurrean bikote gogorra izango dute. 11:00etan, 5. eta 6. postuak lehiatuko dituzte Jaunarena-Foster eta Beraza-Etxebarriak. Izaten duen orekagatik, partidu politenetakoa izatea espero dute antolatzaileek.
Dema polita
12:00etan, jokatuko da finala, Telleria-Conde eta Kaltzakorta-Martin bikoteen artean. Iazko txapeldunak gorabeheratsu ibili dira aurten, eta bikote sendoa izango dute aurrean. «Telleria dugu, bere esker elektrikoagaz, txispa gehien duen pilotaria, baina Kaltzakorta gizaburutarra maisua dugu partiduak irakurtzen, eta bere estrategia prest izango du garaipena lortzeko». Oso dema polita aurreikusten dute antolatzaileek.