Arrosa Sareko Irratien V. Topaketak, bihar, Ondarroan
Egun osoko egitaraua prestatu dute. Euskarak lotzen dituen 25 irrati katek osatzen dute Arrosa Sarea. Parte hartzen duten guztien oinarria elkarlana dela dioteBosgarren urtez jarraian, Arrosa Sarea osatzen duten irrati kateen topaketak egingo dira. Ond...
Egun osoko egitaraua prestatu dute. Euskarak lotzen dituen 25 irrati katek osatzen dute Arrosa Sarea. Parte hartzen duten guztien oinarria elkarlana dela diote
Bosgarren urtez jarraian, Arrosa Sarea osatzen duten irrati kateen topaketak egingo dira. Ondarroan jarri dute hitzordua biharko. Elkarlana oinarri hartuta, antolatzaileek egun osorako egitaraua prestatu dute.Gaur egun, 25 irratik osatzen dute Arrosa Sarea. Multzo horretan irrati libreak, udal irratiak, eskualde mailakoak… daude. Irrati kate ezberdinak badira ere, guztiak dira euskaraz emititzen dutenak. «Sarea osatzen dugun irration elkargunea euskara izan da hasieratik. Hala, gure irratietan euskararen presentzia elkarlanari esker gehitu eta bultzatzeko helburuak batzen gaitu».
Sarean dauden irrati kateek bata bestearen materiala hartu eta partekatzen dute. «Elkarlana da Arrosaren izateko modua, eta hori irratsaioen elkartrukean gauzatzen da».
Webgunearen funtzioak
Arrosa Sarearen tresna nagusia www.arrosasarea.eus webgunea da. Atari digital horrek, baina, funtzio gehiago ere baditu: «Edonork entzun, jaitsi eta elkartruka ditzake irratsaioak. Sareko irratiok ekoizten dugunaren erakusgarri ere bada, eta Euskal Herriko irratigintzaren plaza ere bai, neurri batean».
Bihar, beraz, irratigintzan diharduten eta irratizaletasuna azal-azalean daukaten herritarrak izango dira nagusi Ondarroan, eta herritarrek ere euren lana gertutik ezagutu ahalko dute.