Allende Salazar Ikastetxeko ikasleek beraien irratsaioan elkarrizketatu gaituzte
Ikastetxera heldu, eta astean hiru egunetan irratsaioa egiten dute Gernika-Lumoko Allende Salazar ikastetxean. Goizean ikasleen galderak erantzuten izan gara.
Busturialdeko Hitza zer den, zelan sortu zen, eta zelako bilakaera izan duen kontatu diegu. Horrez gain, hamaika konturi buruz berba egiteko aukera izan dugu: papereko edizioa, webgunea, sare sozialak, elkarrizketak eta errepotarjeak, kirolak, euskara…
Oso gustura egon gara; plazerra izan da eguna eurekin hastea. Oso lan polita egiten dute.
Allende Salazarrekoa lehenengo bisita izan da, eta ikasturteko azken hiruhilabetekoan Busturialdeko hainbat ikastetxetan egongo gara gure lanaren berri ematen.