Traineru berria aurkeztu du Mutrikuk
Aurten material propioa izango du Mutriku Arraun Taldeak. Zapatuan aurkeztu zuten KAE 2 ligako estropadetan erabiliko duten trainerua, ilusio handiz. Denboraldi berriari ekiteko gogotsu agertu ziren nagusi mailako arraunlariak, eta traineru berriarekin...

Aurten material propioa izango du Mutriku Arraun Taldeak. Zapatuan aurkeztu zuten KAE 2 ligako estropadetan erabiliko duten trainerua, ilusio handiz. Denboraldi berriari ekiteko gogotsu agertu ziren nagusi mailako arraunlariak, eta traineru berriarekin oso pozik. Azaldu zutenez, dagoeneko uretan probatu dute ontzia, euren neurrira ipintzeko moldaketa batzuk egin eta gero.