Enbeitak irabazi du berriz Busturialdeko txapelketa
Julen Erezuma eta Ander Elortegi sailkatu dira bigarren eta hirugarren postuetan, hurrenez hurren. Txapelketaren finala zapatuan izan zen Gernika-Lumoko AstranOnintza Enbeitak irabazi zuen zapatuan Busturialdeko Bertsolari Txapelketa. Astran jokatu zen...
Julen Erezuma eta Ander Elortegi sailkatu dira bigarren eta hirugarren postuetan, hurrenez hurren. Txapelketaren finala zapatuan izan zen Gernika-Lumoko Astran
Onintza Enbeitak irabazi zuen zapatuan Busturialdeko Bertsolari Txapelketa. Astran jokatu zen finala, eta bigarren urtez jarraian irabazi du muxikarrak txapelketa 294 puntugaz.Lehiaketa hasi zuten hamazortzi bertsolaritik sei aritu ziren finalean: Onintza Enbeita, Julen Erezuma, Ander Elortegi, Julen Ibarguengoitia, Eneko Aldana eta Mikel Retolaza.
Julen Erezuma eta Ander Elortegi izan ziren bigarrena eta hirugarrena, hurrenez hurren. Erezumak 283 puntu lortu zituen, Elortegik, berriz, 179,5. Mikel Retolazak lortu zuen laugarren postua 177 puntugaz. Busturiarra baino puntu eta erdi gutxiagogaz geratu zen Julen Ibarguengoitia, eta seigarren postuan, berriz, 171 puntugaz Eneko Aldana.
Onintza Enbeitak irabazi zuen, baina saio hasieran ez zela «ondo» aritu uste du bertsolariak: «Pentsatzen dut ez nintzela ondo hasi, ez nintzen gustura aurkitzen hasieran, baina saioak aurrera egin ahala hobeto sentitzen hasi nintzen, eta, azkenean, emaiza ona izan zen».
Jendez bete zen Astra, eta «giro ederra» egon zela aitortu du Enbeitak: «Ezin zen giro hoberik eskatu. Lilibertso elkarteak planeta guztiak elkartzea lortzen du, giro ederra sortuz».
Emozioz hartu zuen Onintza Enbeitak Moises Enbeitak jarritako txapela. Bertsolaritzan bere hasierak gaurko egoeragaz alderatuz, Busturialdeko giroa erabar «desberdina» dela adierazi du. Izan ere, Lilibertso taldearen lana goraipatu zuen irabazlearen agurrean. Txapelketa aurrera eramateko egin duten lanagatik txapela kentzen zuela esan zuen Enbeitak azkenengo bertsoan. «Bertsolariak ez ezik, herritarrak ere bertsoen mundura hurbiltzea lortu du azkenengo urteetan Lilibertsok», aitortu du muxikarrak.
Gazteentzako aukera
Busturialde mailan, esparru txikian egindako txapelketa gazteak ezagutzera emateko «aukera ederra» dela uste du, gainera, Enbeitak.
Mota honetako txapelketekin, bertso zaleek argi ikusten dute zenbat bertsolari dauden: «Busturialdeko bertso zaleek horrelakoetan ikusten dute edozein momentutan, edozein plazetan aritzeko gai diren bertsolariak badaudela».