Munduko Goma Gaineko Sokatira Txapelketan lortutako emaitzengandik Gaztediko sokatiralariak zoriondu zituen Unai Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusiak atzo arratsaldean, Bizkaiko Foru Jauregian. Bizkaitarren izenean zoriontzeagaz batera, egindako lana g...

Munduko Goma Gaineko Sokatira Txapelketan lortutako emaitzengandik Gaztediko sokatiralariak zoriondu zituen Unai Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusiak atzo arratsaldean, Bizkaiko Foru Jauregian. Bizkaitarren izenean zoriontzeagaz batera, egindako lana goraipatu eta nabarmendu zuen. Martitzen gauean heldu ziren Txinatik Loiuko Aireportura. Senideek, lagunek, Lorea Bilbao Euskara eta Kulturako diputatuak, Salvador Artaza Laukizko alkateak eta Bizkaiko eta Euskadiko Joko eta Kirol Federakundeko ordezkariek ondoetorri beroa eman zieten. 500 eta 540 kiloko kategorietan Munduko txapeldunak dira Gaztediko neskak; gizonezkoen 560 kilokoan Gaztedi txapeldunorde geratu zen. Euskal ordezkariek, kluben arteko lehian, bederatzi domina irabazi dituzte, eta Basque Country moduan zazpi domina.