Gliomen eredu matematikoa aztertuko dute astelehenean, Beikozinin
Ondarroako Zientziaren Giltzak elkarteak antolatuta, Gliomen modelizazioa: erreakzio-difusio ekuazioa eskainiko du astelehenean Elisabete Alberdi Zelaia matematikari markina-xemeindarrak. Berbaldia Beikozinin izango da, 18:30etik aurrera.Erraz zabaltze...
Erraz zabaltzen diren buruko tumoreak dira gliomak, eta horien eredu matematikoa erreakzio-difusio ekuazioaren bidez adieraz daiteke. Eredu matematikoek gliomei aurre egiteko erabilitako tratamenduen emaitza ulertzeko eta ohiko irudi teknikein iragarri ezin daitezkeen tumorearen inbasio bideak aurresateko balio dute, besteak beste.