Bizkaiko Batzar Nagusiek doluminak adierazi dizkiote Ekairen sendiari
Bizkaiko Batzar Nagusiek doluminak adierazi dizkiote Ekairen sendiari atzo Gernika-Lumon egindako adierazpenean. Testuan, hain zuzen ere, «pertsona transen eskubideen alde» egindako lana goraipatu nahi izan dute. «Chrysallis EH elkarteak aipatzen di...
Era berean, Ekairen gurasoek egindako lana eta eskainitako babesa txalotu nahi izan dituzte, eta euren «jarrera eredugarria» babestu. «Zaila izaten da askotan familia barruan ere eredu normatiboak apurtzea eta seme-alaben bidean laguntzea. Herritar guztiok asko dugu ikasteko familia osoak erakutsitako indarrarengatik». Beraien baliabide guztiak jarriko dituzte, «herritar eredu guztien parekidetasuna lantzeko».