Bizkaiko Batel Ligaren 6. estropada jokatuko da Ondarroako uretan
Bihar, 16:00etatik aurrera, Bizkaiko Batel Ligaren 6.estropada jokatuko da Artibai ibaian zehar. Bizkaiko Arraun Federakuntzako arduradunek aurreratu dutenez, Bizkaiko hamalau bat klubetako 78 batel espero dituzte Ondarroako uretan.Estropadari dagokion...
Estropadari dagokionez, zazpi kategoriatan banatuta jokatuko da. Izan ere, ez da absolutu mailako parte hartzerik egongo. Ibilbideari dagokionez, bestalde, bi luze eta ziaboga bat bete beharko dituzte kategoria bakoitzeko arraunlariek. «Irteerak minutuz minutukoak izango dira». Ibilbidearen neurria, gainera, maila bakoitzari egokitua izango da. Alebinek 500 metroko estropada bete beharko dute, haurrek eta haur/kadete mailakoek, berriz, 1.000 metrokoa. Kadete mailako mutilek, ostera, 1.500 metro egin beharko dituzte arraunean, eta gazte mailakoek, azkenik, 2.000 metro. «Kafeatze eta portu inguruan ibiliko dira kategoria txikienetako arraunlariak. Gazte mailakoak, berriz, Saturraran inguruetaraino joango dira».
Traineru aurkezpena
Biharkoa, gainera, ez da arraunzaleen hitzordu bakarra izango. Hain zuzen ere, San Pedron eta Deustun traineru estropadak ere jokatu dira bihar eta etzi, hurrenez hurren.
Bihar, bestalde, Mutrikuko Arraun taldearen traineruaren aurkezpen ekitaldia egingo da Mutrikuko Beheko Plazan.
Ekitaldira gerturatzen denak, gainera, arraunaren inguruko jaiaz gozatzeko aukera izango du umeentzako jolas eta musikaz girotuta. Besteak beste, berdel errea eta herriko hainbat produktu gastronomikoz gozatzeko aukera izango du. Herriko kontserbak eta txakolina, esaterako. Horrez gainera, taldeko material berria ere salgai izango dute, eta bazkide egiteko aukera ere egongo da momentuan bertan.