36. Atxukale Saria jokatuko dute bihar, Mutrikun, junior mailan
Mutrikuko Udalak antolatu eta Atxukale txirrindulari taldeak lagundutako 36. Atxukale Txirrindu Saria bihar jokatuko da, 16:00etatik aurrera. 87 kilometroko ibilbidea duen kirol proban junior mailako hainbat txirrindularik parte hartuko dute.Aurten, ga...
Aurten, gainera, aldaketa eta guzti dator proba. Izan ere, kirol probaren eguna maiatzetik martxora aldatu dute antolatzaileek, eta, hortaz, parte hartzaile gehiago izatea espero dute. «Bestelakoan azterketa egun eta asteekin bat etortzen zen proba, eta eguna aldatuta, jende gehiago batzea espero dugu».
Lehen txirrindulariak 18:00ak pasatxo helmugara heltzea aurreikusten da, eta antolatzaileek azpimarratu dutenez, probak iraun artean, errepidea itxita egongo da. Denbora tarte horretan «pazientzia pixka bat izatea» eskatu diete herrietarrei. «Eskatu beharreko baimen guztiak ondo bideratuta daude. Lasterketa zaintzen dauden zirkulazio agente eta boluntario guztien aginduak jarraitzea eskatzen dizuegu».
Gaineratu dutenez, proban parte hartuko duten txirrindulariek «behar duten guztirako» kiroldegia zabalik izango dute, kirol ekitaldiak irauten duen denbora tartean.