Munduko Goma Gaineko Sokatira Txapelketan lortutako emaitzengandik Gaztediko sokatiralariak zoriondu ditu Unai Rementeria Bizkaiko Ahaldun Nagusiak
gaur arratsaldean, Bizkaiko Foru Jauregian. Bizkaitarren izenean zoriontzeagaz batera, egindako lana goraipatu eta nabarmendu du.
Ekitaldian Bizkaiko Foru Aldundiaren babesa eman dio klubari, eta bereziki emakumeei. Haiek egindako lanagaz, eta lortutako emaitzakaz “Bizkaia eta Euskadi harro” sentitzen direla adierazi du.
Bizkaiko Ahaldun Nagusiak gaineratu du tiratzaileak erreferente direla: “Erakundeok eta jendeak errekonozimendua eman behar dizuegu, kirolean aritzeaz gain, beste lan batzuetan ere bazaudetelako. Egiten duzuen esfortsua handia da benetan”.
Lorea Bilbao Euskara eta Kulturako diputatua eta Bizkaiko eta Euskadiko Joko eta Kirol Federakundeko ordezkariak ere egon dira arratsaldeko harreran.
Txinatik bueltan. Martitzen gauean heldu ziren Txinatik Loiuko Aireportura. Senideek, lagunek, Lorea Bilbao Euskara eta Kulturako diputatuak, Salvador Artaza Laukizeko alkateak eta Bizkaiko eta Euskadiko Joko eta Kirol Federakundeko ordezkariek ondoetorri beroa eman zieten.
500 eta 540 kiloko kategorietan
Munduko txapeldunak dira Gaztediko neskak, eta gizonezkoen 560 kilokoan Gaztedi txapeldunorde geratu zen.
Euskal ordezkariek, kluben arteko lehian bederatzi domina irabazi dituzte, eta Basque Country moduan zazpi domina.
Rementeriak eskerrak eman dizkie euskal taldeei guztira 16 domina lortzeagatik (horietako 11etan Gaztediko sokatiralariek parte hartu dute).