Tarinek biolin eta piano entzunaldia eskainiko du Markina-Xemeinen
Tarinek biolin eta piano entzunaldia eskainiko du bihar, 18:30ean, Markina-Xemeingo Kontzekupean daukan egoitzan. Saioan zortzi ikasle markina-xemeindarrek parte hartuko dutela aurreratu dute. «Bi ikaslek biolina joko dute, eta seik pianoa». Saioa he...
Barikukoa bigarren entzunaldia izango da. «Aurrekoan modura, emanaldi hau ere xumea eta polita izango da; familiarteko saio bat». Musikariek joko dituzten piezei dagokienez, denetariko estiloak entzun ahalko dira: pieza klasikoak eta berriagoak, eta saioak 30-45 minutu iraungo du.
Ondokoak izango dira emanaldia eskainiko duten ikasleek joko dituzten piezak: Maria Cristina Cioiulescu (Himno de la Alegria Beethoven), Xemein Izagirre (Marcha de los Santos Bastien), Elene Ugalde (Cancion oriental A.G. Abril), Anartz Vazquez (Concierto Op.35 O.Rieding), Izaro Txurruka (Viena Woods Strauss), Ane Anta (Danza guerrera Tchokor), Maria Arrate (El torero Bastien) eta Nora Onaindia (Sound of silence Simon and Garfunkel).